SUKALDARIA BEHAR DUGU!

Deskribapena

Arloa: Ostalaritza / Turismoa

Eskaintzaren deskribapena:

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak sukaldari bat kontratatu nahi du lanaldi erdian (20 lanordu astean), astelehenetik ostiralera lan egingo duena. Lanpostua epe luzerakoa da. Kontratazio berria Elikadura Burujabetza ildoaren garapenean kokatzen da, Faktoriako Ekonomatuan merkaturatzen diren garaian-garaiko tokiko produktu ekologikoak kozinatu eta Faktoriako sukalde komunitarioaren eskaintza agroekologikoa garatzeko ardura izango du kontratatuko den sukaldari-buruak. Era berean, ekonomatuko hornitzaileekin harremanak izan eta eskaerak bideratu beharko ditu kontratatutako den pertsonak

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek martxoak 17a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 669 83 57 87 telefono zenbakira deitu dezakete. 

 

Baldintzak

Funtzio nagusiak

  • Faktoriako sukaldaria izatea.
  • Faktoriako janari eskaintzaz arduratzea, garaian-garaikoak eta tokikoak zein ekologikoak diren produktuetan oinarrituta. 
  • Irizpide agroekologikoekin kozinatutako janariaren merkaturatzeko bide berriak praktikaratzea, sukalde komunitarioaren proiektua garatzea. 
  • Catering agroekologikoen zerbitzu lerroaren analisia egitea. 
  • Faktoriako ekonomatuko hornitzaileei eskaerak egin eta bazkideentzako saskiak prestatzea. 
  • Elikadura burujabetzaren ildoaren dinamizazioan eta garapenean parte hartzea.

Eskatzen da

  • Sukaldaritza ezagutzak edo eta esperientzia.
  • Agroekologiaren, lehenengo sektorearen eta tokikoak, garaian-garaikoak zein ekologikoak diren produktuekiko atxikimendua, ezagutza eta sustapen nahia.
  • Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea. 
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.

Baloratuko da

  • Sukaldaritza ikasketak eta esperientzia izatea. 
  • Elikadura burujabetzaren esparruko proiektuetan aritu izana.
  • Garaian-garaiko produktuen ezagutza. 
  • Sukaldaritza sortzailerako gaitasuna izatea.
  • Bezeroen aurrez-aurreko lan esperientzia izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Ostalaritzan kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Lanaldi erditik (%50eko lanalditik) lanaldi osora igarotzeko aukera.
  • Hilabeteko soldata: %50eko lanaldirako 870 € gordin (14 ordainsari urtean), lanaldi osorako, proportzionala.
  • Astelehenetik ostiralerako lan jarduna: presentzialki astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan garatzeko lana. 
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek martxoak 17a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 669 83 57 87 telefono zenbakira deitu dezakete. 

Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Data: 2024-Mar-06
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2024-Mar-17

Enpresaren izena: Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Ez dago hautagairik