TABERNAKO ZERBITZARIA ORDEZKAPEN BATERAKO

Deskribapena

Arloa: Ostalaritza / Turismoa

Eskaintzaren deskribapena:

DURANGALDEKO IBAIZABAL KOOPERATIBA-ELKARTEAK

TABERNAKO ZERBITZARIA BEHAR DU ORDEZKAPEN BATERAKO:

 

Funtzioak:

  • TABERNA/KAFETEGIA > Tabernako zerbitzari-lanak egitea.
  • OSTATUKO BEZEROAK > Errota Ostatuko, aterpetxeko eta aterpetxe sozialeko erabiltzaileei arreta ematea.
  • OROKORRAK > eraikina irekitzea/ixtea, sartu-irtenak kontrolatzea, intzidentziak…
  • Arduradunak oporretan dauden aldian, honako kudeaketa-zereginak ere bideratu beharko ditu: erosketak, fakturak, hornitzaileekin harremanak, ostatuko eta aterpetxeko bezeroei harrera, erreserbak eta booking, ostatura datozenak erregistratu…
  • Denbora-tarteren batean, berehalako erantzuna behar duten intzidentziatarako, gerta liteke laneko telefonoa soinean eraman behar izatea.
  • Ordutegia: aste bat 07:00etatik 15:00etara, hurrena 15:00etatik 23:00etara.

 

 

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoa (% 100).
  • Soldata: indarrean den Bizkaiko Ostalaritzako lan-hitzarmenean 4. kalifikazioari dagokiona.
  • Ordezkapen honetarako aukeratuak izan ez arren, jasotako curriculum guztiek lan-poltsa osatuko dute aurrera begirako beharrizanak asetzeko.

 

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

1. Euskara ezagutzea.

 

 

Baloratuko da:

1. Pertsona arduratsua izatea.

2. Ofimatikan ezagutza.

3. Antzeko lanetan eskarmentua izatea.

 

Laburpena

Lekua: Durango Bizkaia

Enpresa: Ibaizabal Ikastola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali eskabideak (curriculuma) errota@errotaostatua.eus helbidera irailaren 9a baino lehenago, ZERBITZARI erreferentziarekin.

Ibaizabal Ikastola

Data: 2024-Ira-03
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Durango

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-09

Enpresaren izena: Ibaizabal Ikastola

Ez dago hautagairik