Web Diseinatzaile / Garatzaile Freelance bila gabiltza (WordPress)

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

ENE Estudioan hainbat web proiektu ditugu martxan, eta horietan laguntzeko freelance/autonomo baten bila gabiltza.

 Zer lan mota izango da?

  • WordPress bidezko webguneen garapena eta maketazioa

  • Aurrez definitutako diseinuak inplementatzea (edo moldaketa txikiak)

  • Elementor erabiltzea (ezinbestekoa)

  • Web korporatiboak, landing page-ak eta e-commerce txikiak

  • Oinarrizko optimizazioa (egitura, responsive, abiadura)

Baldintzak

Bilatzen dugun profila

  • Euskaraz hitz egin eta idazteko gaitasuna

  • Freelance / autonomoa

  • WordPress + Elementor-en esperientzia frogagarria

  • Pertsona antolatua, erabakitzailea eta komunikazio ona duena

  • Epeak errespetatzeko gaitasuna

  • WooCommerce-en esperientzia

 

 Iraupena

  • Hasieran 1–2 hilabeteko lankidetza

  • Etorkizuneko proiektuetan jarraitzeko aukera erreala

Zer eskaintzen dugu

  • Lankidetza malgua

  • Proiektuak definituta (ez da hutsetik hasitako lana)

  • Lan-giro ona eta tratu gertukoa

  • Lankidetzaren jarraipena funtzionatzen badu

 

Interesdunak:


Bidali portfolioa, erabilgarritasuna eta tarifa orientagarria (orduka edo proiektuka) ene@enestudioa.com helbide elektronikora.

Laburpena

Lekua: Azpeitia Gipuzkoa

Enpresa: Ene Estudio Kreatiboa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  1. Jasotako eskaerak eta portfolioak aztertuko ditugu.

  2. Hautatutako pertsonekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa labur bat egiteko (online).

  3. Aukeratutako pertsonarekin lankidetza hasiko dugu.

 

Prozesu osoan zehar komunikazio zuzena eta gardena izango da.

Ene Estudio Kreatiboa

Data: 2026-Urt-28
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Azpeitia

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-02

Enpresaren izena: Ene Estudio Kreatiboa

Ez dago hautagairik