Zuzendari komertziala

Deskribapena

Arloa: Komertziala / Teknikari komertziala

Eskaintzaren deskribapena:

Balio nagusiak garapen profesionala eta talde-lana dituen enpresa bateko kide izan nahi duzu? Komunikazioaren sektorea gustatzen zaizu eta marketin/negozio digitalaren mundua maite duzu?

Euskarazko komunikazio-enpresa talde garrantzitsu bat plantillan sartzeko hautagai bila dabil.

Sektorea

Euskarazko komunikazio-enpresen taldea

Enplegu mota

Lanaldi osoa

Esperientzia

Erdi mailako arduraduna

Lan eginkizunak

Zuzendari komertziala

Lanpostuaren deskripzioa

  • Negozio garapena, prospekzioa eta bezero berriak egitea publizitate digitalaren sektorean.
  • Salmenten kudeaketa eta jarraipena, kudeaketa eta bisiten txostenen bidez, baita kontratuen, txostenen, ordainketen eta erreklamazioen kudeaketa eta jarraipena ere.
  • Zuzendaritza Nagusiak ezarritako helburuak lortzea.

Zer eskaintzen dugun

  • Soldata finkoa + komisioak
  • 6 hilabeteko probaldia, kontratu mugagabea egiteko aukerarekin.
  • Prestakuntza
  • Esperientzia komertziala baloratuko da

 

Baldintzak

Gutxieneko betebeharrak

  • Hizkuntzak: euskara, gaztelera eta ingelesa. Frantsesa ere baloratuko da.
  • Gidatzeko baimena eta ibilgailu propioa
  • Prestakuntza berezitua marketin digitalean edo negozio digitalean
  • Google Analytics eta AdManager
  • Baloratuko da, bereziki, CRMak, baita sare sozialak eta Wordpress erabiltzen jakitea.

Trebeziak eta jarrerak

  • Izaera proaktiboa, talde-lanerako gaitasuna, bezeroarekiko zein helburuekiko orientazioa, era digitalean komunikatzeko euskarri eta modu berriekiko jakinmina. Lidergoa eta baikortasuna.

 

Laburpena

Enpresa: TOKIKOM

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuok bidali zuen curriculumak 2022ko irailaren 23rako