Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Kutxa Fundazioan taldea indartu nahi dugu pertsona bat zuzendaritzako idazkari gisa
inkorporatuz. Pertsona horren zeregina Zuzendaritzari eguneroko zereginetan laguntza ematea
izango da. Administrazio lanak, interes taldeekiko komunikazioa eta dokumentazioaren
kudeaketa, elaborazioa eta errebisioa izango ditu ardura nabarmenak, besteak beste.
Horretarako, ekarpen hauek aurreikusten dira:
-
Zuzendaritzaren agenda antolatu, kudeatu eta koordinatu.
-
Beharren arabera dokumentazioa sortu eta gai espezifikoei buzuko informazioa bilatu eta aztertu: Txostenak, aurkezpenak, aktak.
-
Datu-base eguneratuak mantendu, dokumentazioa artxibatu eta informazioaren sarbide eraginkorra ziurtatu.
-
Bilerak antolatu eta horietan sostengua eman, beharrezko dokumentazioa prestatu eta interes-taldeen eskura jarri, denborei eta moduei dagokienez.
-
Erakundeko eremu edo interes taldeekin eraginkortasunez koordinatu eta komunikatu kanal ezberdinen bitartez.
-
Zuzendaritzaren izenean komunikazioak sortu, berrikusi edo bidali.
-
Bisitei harrera egin.
-
Lan administratibo orokorrak burutu.
-
Ekitaldiak antolatu eta kordinatu.