Adimen artifizialaren mugak aztertuz: aukerak, erronkak eta kasu praktikoak Euskadin

Ongi etorri adimen artifiziala eta haren aplikazioak Euskadiko industria-sarean dituen onurak eta inpaktuak zuzenean ezagutzeko prestatu dugun jardunaldi honetara!

Horretarako, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria eta Laura Marrón Basque Artificial Intelligence Center-eko (BAIC) zuzendariak Euskadiko AA ekosisteman murgiltzeko aukera eskainiko digute.

Ondoren, Mondragon Unibertsitateako Juan Ignacio Igartuak  AAk etorkizunerako planteatzen dituen arriskuei eta aukerei buruzko gogoetak partekatuko ditu, paisaia teknologiko berri hau nabigatzeko moduari buruzko ikuspegi baliotsua eskainiz.

Azkenik, enpresek aurkeztuko dituzten kasuei erreparatuz saio paraleloetan parte hartzeko aukera izango dugu, zeintzuetan erronka espezifikoetarako irtenbide zehatzak ezagutuko ditugun, Beatriz Laskurain, Beatriz Chicote eta Aitor Duo MUko irakasle eta ikertzaileen gidaritzapean.

Horregatik, ez galdu aukera AAren mundu zirraragarrian murgiltzeko eta lagun gaitzazu AA nora doan eta Euskadiren etorkizuna nola eraldatzen ari den jabetzen.