Bideojokoen diseinua, imajinatu eta sortu kodetik harago (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Istorioak asmatzea gustatzen zaizu? Bideojoko oso bat imajinatu duzu, baina ez dakizu programatzen? Tailer praktiko honetan erakutsiko dizugu nola eman bizia ideia horiei, kode-lerro bat bera ere ikasi beharrik gabe.

Bideojokoen oinarriak, diseinua eta osagaiak ikusiko ditugu, eta GDDa (jokoaren diseinuaren dokumentua) egiten ikasiko duzu. Gero, Knytt Stories + mailen editorea erabiliz, minijoko bat sortuko duzu pausoz pauso, mailak, etsaiak, erronkak eta zailtasunak eta guzti; azkenik, esportatzen ikasiko duzu eta edonon jokatu ahal izango duzu.