Sortu zure bideojokoa zerotik - Unity (Euskal Encounter)

OpenGune - Joko gunean

Zure bideo-jokoa hutsetik sortu nahi duzu nola egiten den orain arte jakin ez baduzu ere?

Parte hartu gure tailer espezializatuan, eta ezagutu minijoko-sorkuntzaren mundu zirraragarria. Tailerrean, bideo-joko bat sortzeko behar diren funtsezko tresnak ezagutuko dituzu, eta bideo-joko bat sortuko duzu hutsetik, aldez aurretik ezagutzarik izan gabe ere. Halaber, doako programen bidez gaian sakontzen jarraitzeko behar dituzun ezagutzak zeureganatuko dituzu.