Software askea herri libre batean

Agian batzuetan software pribatua eta software librea terminoak entzun ditugu. Baina, zer da software librea? Nork erabiltzen du software librea? Zergatik interesatu beharko litzaiguke? Software librea, FSF (Free Sofware Fundation)-en arabera, ondorengo lau eskubideak betetzen dituen softwarea da: 1. Helburua edozein dela ere, programa exekutatu ahal izatea. 2. Programa aztertu eta aldatu ahal izatea. (Horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea) 3. Programaren kopiak zabaldu ahal izatea. 4. Programa hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako. Lau eskubide hauek betetzen dituen programa oro librea da. Eta teknologiak gure bizitzako esparru gehienetan eragiten duen aro honetan: administrazioan, irakaskuntzan, industrian, zerbitzuetan…Teknologia horrek nolakoa izan behar luken hausnartzeko garaia da. Izarkom eskolaren zazpigarren saio honetan, Iker Garaialde Izarkomeko zuzendariak Software Librea ulertzeko eta erabiltzeko gakoak emango dizkigu.