Kostu txikiko gailuekin zirkuitu errezak mutatzea eta prozesuak automatizatzea, "Home Assistant" erabiliz

Aurretik, Home Assistant plataformaren bidezko automatizazioaren mundua apur bat ezagutzeko tailer bat egin dugu. Orain, tailer aurreratuago bat eskaini nahi dugu, kostu txikiko gailuen bidezko prozesuen automatizazioaren ezagutzan sakontzen jarraitzeko.

Automatizazioaren munduari buruzko sarrera labur baten ondoren “Home Assistant” (HA), plataformaren bidez, zirkuituen muntaketa errazak nola egin jakinarazi nahi dugu, urratsez urratseko motorrak erabiltzeko, argiztatzeko edo kostu txikiko gailuekin bideozaintza egiteko. Helburua da sistemak konfiguratzea eta muntatzea, HA plataformak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta zenbait prozesu edo zeregin automatizatu ahal izateko, marka eta teknologia desberdinetako gailuak erabiliz: Zigbee, Wifi, Bluetooth…