Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian.

GUZTIZ DOAKO IKASTAROA. Nahitaezkoa da ikastaroaren webgunearen bidez aldez aurretik izena ematea. ANTOLATZAILEA: UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua. BABESLEA: Eusko Jaurlaritza. FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA Honako ikastaro honek egungo gizarte-sisteman emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa aztertzea du helburu, ikuspuntu global eta transbertsal batetik. Fenomenoa ikertzeaz gain, emakumearen aurkako indarkeria mota eta jokabide desberdinak jorratuko dira, besteak beste, genero-indarkeria, biolentzia sexuala, biolentzia obstetrikoa, etab. Horretarako, instituzioetatik eman den erantzuna aztertuko da, aurrera eraman diren lege eta politikei erreparatuz, baita botere judizialaren erantzunari ere, zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak ikasiz. Hain zuzen ere, Epaitegietako egungo zereginari erreparatuko diogu, emakume batek salaketa jartzea erabakitzen duenetik ahozko epaiketara arte igaro behar duen ibilbidea azalduz. Eta bereziki, Babes Aginduaren kautelazko neurriaz hitz egingo da, urruntzea eta komunikazio debekua zertan datzan azalduz. Horretaz gain, fenomeno sozialaren prebentzioa eta esku-hartzeaz mintzatuko gara, zigor zuzenbideaz haratago, atentzio eta babesteko ezinbesteko betebeharra modu zabalean ikertuz, eremu sozialean duen eragina ahaztu gabe. HELBURUAK - Existitzen diren emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinez jabetzea eta horiek guztiak aztertzea. - Gaiari buruz onartu diren legeak eta ekimenak ezagutzea, zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak ulertuz. - Ibilbide judiziala zertan datzan ulertzea: Babes Aginduaren garrantziaz jabetuz. - Fenomeno honen helburuei buruz hausnartzea modu zabalean. HARTZAILEAK Ikastaro hau emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoari buruzko ezagutzak eskuratu nahi duen orori zuzenduta dago. Beraz, ez da ezagutza espezifikorik behar, erronka ikuspuntu global eta transbertsal bat heltzea den heinetik. METODOLOGIA Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 5 saio online egingo dira, eta bakoitzak 150 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira. Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da. EGUTEGIA Iraupena: 15 ordu (12,5 ordu online aurrez aurre eta 2,5 ordu ikasgela birtualetik kanpo). Datak: Ostegunetan. Azaroak 7-14-28. Abenduak 5-19. Ordutegia: 17:00-19:30. ESKAKIZUN TEKNIKOAK Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting IRAKASLEA Ane Fadrique Blanco. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea, emakumeen aurkako indarkerian eskuduntza duena. IZENA EMATEKO ESTEKA https://emakumeenaurkakoindarkeria.asmoz.org/eu/izen-ematea/