“Nola babestu zure bizitza digitala?” II.tailerra

Gaur egun, gailu teknologikoen erabilera eta interneterako konexioa ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean. Horregatik, funtsezkoa da sarean gure segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezagutzea. Gure interes, kontaktu edo nabigazio datuak GAFAM multinazional eta bestelako zelatarientzat XXI. mendeko urrea bilakatu dira, bai eta azpijoko politikorako bazka ere. Izarkom Eskolaren bederatzigarren saio honetan, Mattin Solis, Talaios eta Teks elkarteko kideak “Nola babestu zure bizitza digitala” tailer praktikoa dinamizatuko du. Saioak ondorengo helburuak izango ditu: · Google pribatutasun ezarpenak (eskuratutako datuak eta horiek nola kudeatu). · Aplikazioa/programa alternatibo batzuk. · Nola nabigatu modu seguruan (konfiguratu nabigatzailea). IZEN EMATEA: Saioa doakoa eta euskaraz izango da. Interesa duenak izena eman dezake presentzialki Bilbora etortzeko (plaza mugatuak) edo online streaming bidez ikusi ahal izateko. Izen ematea beharrezkoa da, eskolari buruzko informazio osagarria jasotzeko edo eta azken orduko beharrizan edo aldaketak jakinarazi ahal izateko.