Tailerraren helburua da enpresei beren ekintza digitalak eguneratzen laguntzea, eta ahaleginak eta baliabideak antolatzen, neurtzen eta errentagarriago egiteko erabakiak hartzen laguntzea, emaitza hobeak lortzeko.
Negozio digitalen arduradunentzat eta enpresetako marketin-arduradunentzat da tailerra, hau da, digitalki non dauden eta bide egokitik doazen, norantz joan behar duten, nola eta zer ekintza diren egokienak jakiteko Plan Digital bat landu nahi dutenentzat, eta, horrekin guztiarekin, itzulera, presentzia, posizionamendu, bereizketa, bezero eta salmenta hobeak lortu nahi dituztenentzat.