NIS2 zuzentaraua: ondorio tekniko eta legalak ETEentzat

NIS2 zuzentaraua (Network and Information Security Directive) zibersegurtasunaren arloko Europako lege-esparruaren eguneratze bat da, eta 2024ko urritik aurrera aplika daiteke. Zuzentarau honen helburua da zibersegurtasun-intzidentzien aurrean erantzuteko gaitasuna  eta erresilientzia hobetzea sektore garrantzitsu eta funtsezkoetan: zerbitzu digitalen operadoreak, azpiegitura kritikoak, funtsezko zerbitzu-hornitzaileak, eta abar.

Enpresa txiki eta ertain askori ez die zuzenean eragiten tamainagatik, baina baliteke zeharka zenbait baldintza betetzera behartuta egotea sektore kritikoetan jarduteagatik edo zuzenean eragiten dion enpresa baten hornidura-katearen parte izateagatik.

NIS2 prestatzea eta ezagutzea abantaila da lehiakortasunean, eta enpresa-arriskuak kudeatzeko tresna giltzarria da egungo ingurune digitalean.