AA Sortzailearen eragileen arrakasta ez dago soilik erabilitako hizkuntza ereduaren menpe, horiek oinarri duten stack teknologikoaren menpe ere badago. Datuen azpiegitura, eta enpresa tresnekiko integrazioa ere bai; osagai bakoitzaren hautaketak sistemaren eskalagarritasunean, segurtasunean eta eraginkortasunean eragin dezake.
Jardunaldi honetan, AAren eragileen garapenean gehien erabiltzen diren tresnak eta frameworkak arakatuko dira, hizkuntza ereduak zein biltegiratze sistemak, ezagutza kudeatzekoak, antolaketakoak eta zabalkundekoak ere bai. Funtsezko alderdiak jorratuko dira, hala nola tresnen arteko interoperabilitatea, datuen kudeaketa eraginkorra eta eragileen arkitektura moldagarriak eta jasangarriak eraikitzeko estrategiak.