CyberIndustry Congress helburu honekin sortu da: zibersegurtasunaren balio-kate osoarentzat urtean behingo erreferentziazko topagune bihurtzea Euskadin. Sortu zenetik, kongresuak esparru autonomikoa gainditu nahi izan du, estatu mailan erreferentzia bihurtzeko, baita, aldi berean, nazioartean ospe nabarmena aktiboki bilatu ere. Horretarako, nazioarteko hizlariak izan dira lehenengo ediziotik; eztabaida aberasten dute, eta ikuspegi globalak ematen dituzte zibersegurtasun industrialeko erronkei eta soluzioei buruz.
Ekimenaren helburu nagusia da lotzea, batetik, eskaintza teknologiko espezializatua eta, bestetik, eskaera zehatzak, euskal ekonomiarako funtsezkoak diren sektore estrategikoenak: industria, energia, osasuna eta sektore aeroespazial emergentea.
Ekitaldi berritzaile horretan, espazio berean bilduko dira azken erabiltzaile diren enpresak, hornitzaile teknologikoak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta eragile instituzional eta sektorialak. Horrela, elkarrizketa espezializatu bat ahalbidetuko da, aukera emango duena sektore kritikoetan zibersegurtasuneko erronka espezifikoak identifikatzeko, bai eta lankidetza eraginkorra sustatzeko ere erronka horiei aurre egiten dietenen eta erronka horiek teknologia aurreratuekin konpon ditzaketenen artean.