Jardunaldi honetan, sormen-prozesuetan IA erabiltzeak dakartzan lege-erronka nagusiak jorratuko dira.
Funtsezko galderen bidez, hala nola jabetza intelektuala eta industriala zer babesten duten, diseinatzaileen eta sortzaileen lanean nola eragiten duten, edo IA ereduak erabiltzeak eta trebatzeak zer lege-ondorio dituen, egungo esparrua eta IAren Europako Erregelamenduak dakartzan berrikuntzak aztertuko ditugu. Ezinbesteko hitzordua diseinuaren, teknologiaren eta sormenaren arteko elkargunean lan egiten dutenentzat.