4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko.
Iraultza industrial berri bat da, egungo enpresen etorkizuna baldintzatuko duena zalatza barik.
Industria 4.0 ezagutzeko zure prozesua abiarazteko modurik errazena Industria 4.0 Barnetegi Teknologikoan murgiltzea da. Barnetegiaren formatuak eta tokiak (leku isolatu baten, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko), EIKTen balioaren transmisioa, sinergiak, ideiak eta proiekzioen sorkuntza, eta enpresa industrialen mugimendu estrategikoaren ildoak erabakitzea errazten dute.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bitartez, Barnetegi Teknologiko bat diseinatu du 4.0 Industriari buruz. Barnetegi horretan 4.0 Industrian inplikatutako teknologien giltzarriak ezagutaraziko dira, teknologia horiek ekar ditzaketen onurak azpimarratuko dira eta benetako aplikazio kasuak ere azalduko dira.