Workflowen automatizazio aurreratua N8Nrekin eta OAuth2 fluxuekin

N8N kode irekiko automatizazio plataforma bat da, zeinak blokeetan oinarritutako interfaze grafiko baten bidez automatizazio fluxuak -“Workflow” deituak- sortzeko aukera ematen duen. Workflow editoreak blokeak sortzeko eta elkarrekin erlazionatzeko aukera ematen du, eta, horrez gain, koderik gabeko garapen paradigma eta blokeen programazioa konbinatzen ere uzten du, Javascript edo Pythonen funtzionaltasun pertsonalizatuetarako.