Arkeologia gertu-gertutik

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak babestutako ikastaroa. Ikastaroa guztiz doakoa da eta euskaraz emango da. IKASTAROAREN HELBURUAK - Arkeologiaren jatorria eta bilakaera diziplina zientifiko gisa ezagutzeko informazio interesgarria lantzea. - Arkeologia-jardueraren oinarrizko egitura lantzea, Euskal Herriko lurralde-eremua erreferentziatzat hartuta. - Gaitasun kritikoarekin arkeologiara hurbiltzea ahalbidetuko duten gako nagusiak interesdunen eskura jartzea. - Ikerketa arkeologikoen ikuspegi dinamikoa aurkeztea, alderdi metodologikoetan sakonduz. HARTZAILEAK Ikerketa arkeologikoaren nondik norakoak eta, batez ere, diziplina zientifiko honek dituen baliabide metodologikoak hurbiletik ezagutzeko interesa duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Azken urteotan eskaintzen dituen emaitzak baloratu nahi dituztenentzako hastapen gisa planteatzen da; emaitza horiek iraganaren ikuspegia aldatzen baitute gure ingurune kulturalean. Informazio gehiago jasotzeko edota izen-ematea gauzatzeko, jo ezazu ikastaroaren webgunera.