2025-10-23
Online
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak babestutako ikastaroa. Ikastaroa guztiz doakoa da eta euskaraz emango da.
IKASTAROAREN HELBURUAK
- Euskal Herriko artzaintza herrikoia ezagutzea.
- Artzaintzaren historia eta garapena Euskal Herrian ulertzea.
- Bertako ardi arrazen ezaugarriak eta egokitzapena ikastea.
- Artzaintza ereduak ezagutzea: trastermitantzia, trashumantzia eta artzaintza estentsiboa.
- Baliabide naturalen kudeaketa jasangarriaren garrantziaz jabetzea.
- Artzaintzaren eta gastronomiaren arteko lotura ulertzea.
HARTZAILEAK
Ikastaro hau artzaintzaren munduan interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago.
Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzarik izatea.
Nekazaritza eta ingurumen arloko ikasle eta profesionalentzat bereziki gomendatua, baita kultura eta gastronomia zaleentzat ere.
Informazio gehiago jasotzeko edota izen-ematea gauzatzeko, jo ezazu ikastaroaren webgunera.