2. Tailerra: Datu modelaketa Power Queryrekin

Datuak aztertzen eta eredu analitikoak sortzen aritzen den eta egunero datuak arakatzen, prestatzen eta eraldatzen jarduten duten pertsona ororentzat da tailer hau.
Aldez aurretik ezagutzak edukitzea ez da beharrezkotzat jotzen. 
Datuak eraldatzeko eta garbitzeko zereginak erronka askori aurre egitea dakar. Hasteko, kanpotik datozen datuak hartzen dira. Sarritan, datu ezezagunak dira eta formatu desegokia dute. Eredu semantiko eraginkorra sortzea da erronka.

Horregatik, tailerra oso praktikoa da. Arazoak eta konponbideak lantzen dira, eta tailerrera etorritakoei aktiboki parte hartzeko aukera ematen zaie.

Helburua da eredu semantikoaren kalitatea bermatzea, Power Queryren ingurunetik transformazioak eta ekintzak aplikatuz.