Datutik mapara: sarrera praktikoa geoteknologietan - Meatzaldea

Jardunaldi honen helburua da profesionalak eta ETEak geoteknologien balioaz sentsibilizatzea eta modu praktikoan erakustea nola erabili eskura ditugun tresnak informazio geografikoa ikusteko, aztertzeko eta partekatzeko.

Jardunaldian arlo hauek landuko dira:

  • Eskura dauden tresnen aukerak eta haien erabilera nagusiak ezagutzea.
  • Datu geografikoak kode irekiko software batean kargatzen, sinbolizatzen eta kontsultatzen ikastea.
  • Mapa tematiko bat egiteko eta argitaratzeko ariketa praktiko bat egitea.
  • Adimen geografikoak zenbait arlotan duen ahalmena erakusten duten proiektu eta web-bisoreen benetako adibideak ezagutzea.