Ezagutzaren kudeaketa Obsidian-ekin eta AArekin (zure datuen kontrola galdu gabe)

Ohar sakabanatuetatik lokaleko sistema adimendun batera: nola dokumentatu hobeto zure lana eta nola izan Obsidian eta AA tresnen laguntza pribatutasuna sakrifikatu gabe.

 

Nori zuzendua

Zerbitzu-, industria- edo aholkularitza-enpresetako profesionalak eta ekipoak, baldin eta:

  • Dkumentazio askorekin lan egiten badute (txostenak, prozedurak, aktak, proiektuak).
  • Denbora galtzen badute informazioa bilatzen edo jada egina dagoen lana errepikatzen.
  • AA erabili nahi badute pentsatzen, idazten eta laburtzen laguntzeko, baina informazio sentikorrik erakutsi gabe.

Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea Obsidianekin edo AArekin; nahikoa da ordenagailuaren ohiko erabilera.