AA eta kuantika: industriaren hurrengo berrikuntza-olatua

EHU, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Ikerlan, Lortek, Tecnalia, Tekniker, Vicomtech Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroek eta Enpresa Digitalak gonbita egin diete Euskadiko industriei konputazio kuantikoa enpresa-ingurunera hurbiltzeko asmoz egingo den jardunaldi honetara, non arreta nagusia konputazio kuantikoa adimen artifizialarekin hibridatzearen balioan jarriko baita.

Saioan, ikuspegi estrategikoa, erakustaldiak eta erabilera-kasuak uztartuko dira, eta elkarrizketa tematikoak egingo dira enpresekin, ingurune errealetako esperientziak, erronkak eta aukerak partekatzeko.