AAren garaian, ikasteko erritmoari eusteko, eraiki zure bigarren garuna (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Atzean geratzen ari zarela edo gauzek ihes egiten dizutela sentitzea (FOMO) oso sentsazio desatsegina da, eta horren irtenbidea da informazioa biltzen, antolatzen eta eguneratzen lagunduko digun sistema bat sortzea. Horretarako, Obsidian doako aplikazioa erabiliko dugu, AAko gure tresna gogokoenari konektatuta. Tresna horrek diziplina berri bat ikasteko orduan lagunduko digu informazioa antolatzen, ikaskuntza-planak sortzen, jarraipena egiten eta zereginak automatizatzen, gure trebetasunak hobetzen ere bai, edo, besterik gabe, jakin-mina sortzen diguten gaietan sakontzen.

Tailer honetan, tresna antolatzeko aukera nagusiak ikusiko ditugu, eta gure sistema pertsonalizatu eta sinkronizatua sortuko dugu, dena eskura izateko eta gure ikaskuntza planifikatzeko.