Ziurtagiriaren Elkarteak TEKNIKARIAK behar ditu Gipuzkoan

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Gipuzkoako (batez ere Donostialdeko, Tolosaldeko eta Errenteriako) enpresa eta era guztietako entitateen artean ebaluazioak egiteko pertsonak behar ditugu.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta gaztelera ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

 

Baldintzak

Lan baldintzak, berriz, honakoak dira:

  • Jornada erdiko edo ordukako lanpostua da.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
  • Apirilaren amaieratik uztailera bitartean.

 

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, apirilaren 17aren aurretik.

Lan-poltsa osatuko da.

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2016-Api-06
Herrialdea: Gipuzkoa

Eskaintza noizarte:
2016-Api-17

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

40 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa