Web-garatzailea di-da agentzian

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

di-da komunikazio agentziak web garatzailea behar du,  interneteko proiektuen eta app-en garapenean parte hartzeko.

Baldintzak

Zer eskaintzen zaizu?
  • Web programazioaren inguruko ikasketak
  • Sare sozialen eta online marketingaren ezagutza
  • Proiektu ezberdinetan lan egiteko gaitasuna
  • Bezeroekin harremanetan egoteko eta haiek orientatzeko ahalmena
 

Zer baloratuko dugu?

  • Diseinuaren inguruko ezagutzak
  • Ingelesa menderatzea

 

Zer funtzio bete behar ditu?

  • Web orrien eta aplikazioen egiturak diseinatzea, programatzea eta sareratzea
  • Sare sozialen inplementazioa eta jarraipena egitea
  • Web orrien mantenuaz arduratzea
  • Web orrien eta sare sozialen posizionamendurako estrategiak lantzea

Zer eskaintzen dizugu?

Proiektu ezberdinetan lan egiteko aukera, nahi izanez gero etxetik eta ordutegi malguarekin.

 

Laburpena

Enpresa: di-da

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatua bazaude, bidali Curriculum Vitaea  laneskaintzak@gmail.com helbidera maiatzak 3ra bitartean, gaian “Lan eskaintza: Web garatzailea” zehaztuz.