KAZETARIA BILBON

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Hamaikak kazetaria behar du Bilboko egoitzan. 

Aktualitatearen jarraipena bermatuz, elkarrizketen tarteaz arduratuko den kazetari bat behar dugu. 

ZER BILATZEN DUGU?

  • Kazetaritza ikasketak izatea.
  • Euskaraz ongi mintzatzea, ahoz eta idatziz ongi moldatzea. .
  • Elkarrizketak egiteko eta komunikatzeko gaitasun ona izatea.
  • Gaurkotasun politiko eta sozialarekiko interesa izatea.
  • Kulturaren inguruko ezagutza eta interesa baloratuko dira.
  • Autonomia, ekimena eta talde-lanerako gaitasuna.
  • Ikus-entzunezko komunikabideetan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Kamera aurrean zein atzean lan egiteko prestutasuna.
  • Edizioan eskarmentua izatea.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  • Bilbon kokatutako lanpostua.
  • Euskal hedabide batean lan egiteko aukera.
  • Kazetaritza-proiektu propioak garatzeko eta eguneroko aktualitatearekin lan egiteko aukera.
  • Talde dinamiko eta profesional baten parte izatea.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Hamaika Telebista

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa baduzu, bidali CVa eta aurkezpen laburra lanpoltsa@hamaika.eus helbidera, “Kazetaria Bilbo” gaiarekin irailaren 22a baino lehen. 

Hamaika Telebista

Data: 2026-Ira-15
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-22

Enpresaren izena: Hamaika Telebista

Ez dago hautagairik