JARDUN OSOKO KAZETARI BILA GAUDE!

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Jardun osoko kazetari baten bila dago Aiaraldea Komunikabidea

 

Jardun osoko kontratazio bat burutuko du Aiaraldea Komunikabideak, ohiko erredakzio jarduna indartzeko.
 
Kazetari baten bila dabil Aiaraldea Komunikabidea, lan-taldean emango den ordezkapen bat kubritzeko. Horretarako jardun osoko kontratazioa egitea aurreikusi du.Interesa duen orok Irailaren 18a baino lehen bidali beharko ditu curriculuma eta aurkezpen gutuna lanpoltsa@aiaraldea.eus emailera. 
 
Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 62 53 66 telefonora deitzeko aukera dago.
 
Lan-deialdia ebazteko kronologia
  • Irailak 4: Lan eskaintzaren zabalpena.
  • Irailak 18: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Urriak 21-22: Lan elkarrizketak eta hautafroga
  • Irailak 23: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Urriak 1: Laneratzea*
*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatiba eta pertsona horren interesak baloratuz.

 

Baldintzak

Funtzio nagusiak

  • Eskualdeko gertakarien albisteak idaztea.
  • Erreportajeak osatzea.
  • Elkarrizketak egitea.
  • Aiaraldea Hemen hamabostekariaren erredakzioan parte hartzea.
  • Argazkiak eta bideoak ekoiztea.

Eskatzen da

  • Kazetaritzari lotutako ikasketak edota lan esperientzia izatea.
  • Euskaraz idazteko eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.

Baloratuko da

  • Kazetaritzari lotutako bestelako esparruetan ezagutza edo esperientzia izatea (argazkilaritza, kamararen aurreko aurkezletzak, bideo edizioa, maketazioa...).
  • Beste komunikazio proiektuetan izandako lan esperientzia.
  • Gida baimena izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera
  • Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa)
  • Hilabeteko soldata: 1.802,64€ gordin (14 pagetan)
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera

Laburpena

Lekua: Laudio

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Soldata: 20.000-25.000

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2026-Ira-07
Herrialdea: Bizkaia,Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-18

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik