Zuzendari lanpostua GAZTEZULOn

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

  • 8 orduko lanaldi osoa eskaintzen da.

Baldintzak

Baldintza hauek bete behar ditu:

  • Kazetaritzan, eta batez ere, prentsa idatzian eskarmentua.
  • Euskara mailarik gorenean menperatzea.
  • Lan ordutegi finkoa izan arren, beharren arabera egokitzeko prestutasuna.
  • Bulegotik lan egin arren, beharren arabera desplazatzeko gaitasuna.
  • Lantaldea gidatzeko eta koordinatzeko gaitasuna.
  • Taldean modu horizontalean lan egiten jakitea.
  • Orotariko elkarte, erakunde eta enpresetako ordezkariekin harremanak bideratzeko gaitasuna.

Ondokoak kontuan hartuko dira:

  • Kazetaritza digitalak dituen erronkei aurre egiteko gaitasuna.
  • Euskal Herriko kultur, kirol eta gizarte eragile eta mugimenduen gaineko ezagutza.
  • Gazteekin edo gazteen gaineko proiektuetan lan egin izana. 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: GAZTEZULO

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa dutenek otsailaren 3rako bidali behar dute curriculuma kudeatzailea@gaztezulo.eus helbide elektronikora, edo beste helbide honetara:

GAZTEZULO

Katalina Eleizegi 36, behea

20.009 Donostia