Aholkularitza-teknikaria, Gipuzkoako Lurraldean haur eta gazte politikak garatzeko

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Gipuzkoan haur eta gazte politikak garatzeko bulego teknikoak egin du deialdia. Lanaldi osorako da, martxoaren 1ean hasita. Honakoak dira lanpostuaren hainbat funtzio:

  • Udaletan esku hartzea. Gazteriako udal-langile teknikoei laguntzea eta aholkularitza eskaintzea.
  • Gaztematikaren, haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-sistema orokorraren plangintzan laguntzea.
  • Gaztematikaren, haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-sistemako organoetan kolaboratzea.
  • Lantaldeak dinamizatzea, udal eta foru langile teknikoekin.

Baldintzak

Behar den profila
Besteak beste, ezagutzei dagokienez, gizarte-zientzietan diplomatua edo lizentziatua izan behar du. Gainera, haurren, nerabeen eta gazteen sustapen-arloko ezagutzak izan behar ditu, eta baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagozkienak ere.
Horrez gain, lan guztia euskaraz garatzeko gaitasuna baloratuko da, aholkularitza eta partaidetza-prozesuak diseinatzeko gaitasuna izan behar du, eta prozesu horiek ezarri eta garatzeko ahalmena. Horiez gain, lan-prozesuak dinamizatuko ditu, banaka zein taldeka.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

recursoshumanos@fundacionede.org helbidera curriculumak bidali, erreferentzia gisa Gipuzkoako Gazte Aholkularitza azalduz.

 

Informazio gehiago: http://www.gipuzkoangazte.eus/documents/73042/99687/AHOLKULARITZA-TEKNIKARIA.PDF/0d5097b8-0712-406f-9dab-3e45f17eef03