EZAGUTZAREN KUDEAKETAKO ETA ESTATISTIKAKO TEKNIKARIA

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Egoitza Donostian duen Eguía Careaga Fundazioaren SIIS erreferentea da gizarte zerbitzuetako ikerketan eta dokumentazioan, eta gizarteratze politikak eta gizarte ekintzako profesionalen praktika hobetzeko lan egiten du. Gure taldea hainbat diziplinatan espezializatutako profesionalek osatzen dute, hala nola dokumentazioan, soziologian, demografian, zuzenbidean, kazetaritzan, antropologian, ekonomian eta gizarte lanean.

Talentua duten eta motibatuta dauden pertsonak bilatzen ditugu gure ikerketa taldearekin bat egiteko. Hautatutako pertsonak aktiboki parte hartuko du Dokumentazio Zentroaren kudeaketan eta gure behatokietako adierazleak eta datu bankuak eguneratzen, eta azterlan eta ikerketei laguntzeko beste jarduera batzuetan.

 

Lanpostuaren eginkizunak

Dokumentazio Zentroaren kudeaketa-arloari euskarria emango dion pertsona bat bilatzen dugu, honako funtzio hauek beteko dituena:

  • Dokumentu-funtsa katalogatzea eta dokumentu-bilaketak egitea.
  • Adierazleak eta datu-bankuak eguneratzea hainbat webgune eta behatokitan
  • Web, direktorio eta sare sozialetan edukiak sortzea
  • Ikerketa arloari laguntza eskaintzea

 

Baldintzak

Eskatutako lanbide-profila

  • Gizarte Zientzietako, Komunikazioko edo Dokumentuen Kudeaketako erdi edo goi mailako titulazio akademikoa
  • Bizilekua Donostiatik gertu izatea
  • Hizkuntzak. Gutxieneko maila: euskara (C1) eta ingelesa (B2)
  • Programa estatistikoak eta datuak bistaratzekoak maneiatzea, bereziki Tableau
  • Ofimatikako eta komunikazio digitaleko tresnak maneiatzea

 

Baloratuko ditugu ezaugarri hauek:

  • Gizarte-zerbitzuen arloko interesa
  • Talde-lanerako gaitasuna
  • Antolatzeko gaitasuna eta autonomia
  • Frantsesa jakitea

 

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: SIIS. Eguía Careaga Fundazioa

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Honako hauek eskaintzen ditugu:

  • Lanaldi osoko lan-kontratua. Amatasun-baja ordeztea
  • Erakunde egonkor eta proiekziodun batean berehala sartzea
  • Garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta sustapenerako aukerak
  • Kontziliazio politikak eta aukera berdintasuna
  • Soldata: 30.000 € gordin urtean

 

Dokumentazioa, ezagutzaren kudeaketa eta analisi estatistikoa maite badituzu, eta gizarte-zerbitzuen arloan duzun esperientzia garatu edo aplikatu nahi baduzu, bidal iezaguzu zure CVa helbide honetara otsailak 25a baino lehen: laneskaintza@siis.net

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Honako hauek eskaintzen ditugu:

  • Lanaldi osoko lan-kontratua. Amatasun-baja ordeztea
  • Erakunde egonkor eta proiekziodun batean berehala sartzea
  • Garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta sustapenerako aukerak
  • Kontziliazio politikak eta aukera berdintasuna
  • Soldata: 30.000 € gordin urtean

 

Dokumentazioa, ezagutzaren kudeaketa eta analisi estatistikoa maite badituzu, eta gizarte-zerbitzuen arloan duzun esperientzia garatu edo aplikatu nahi baduzu, bidal iezaguzu zure CVa helbide honetara otsailak 25a baino lehen: laneskaintza@siis.net

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

SIIS. Eguía Careaga Fundazioa

Data: 2026-Ots-19
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-25

Enpresaren izena: SIIS. Eguía Careaga Fundazioa

Ez dago hautagairik