Landa-lanetako teknikaria Siadecon

Deskribapena

Arloa: Aholkularitzak / Gestoriak / Azterketak

Eskaintzaren deskribapena:

Informazioa biltzeko landa-lan prozesuekin lotutako zereginetarako teknikari bila ari gara Siadeco kooperatiban, Donostian.

Eginkizunak

  • Inkestagile-sareak antolatu eta koordinatu.
  • Landa-lanen jarraipena eta kalitate-kontrola egin.
  • Datu-baseak kudeatu eta bildutako informazioa baliozkotu.
  • Landa-lanen diseinuan eta datuen ustiaketan parte hartu.

Eskaintzen duguna

  • Profil anitzeko lantaldean aritzeko aukera.
  • Luzera begirako proiektu profesionala.
  • Izaera eta eragin soziala duten ikerketetan lan egiteko aukera.

Baldintzak

Bilatzen dugun profila

  • Gizarte-zientzietako ikasketak, bereziki ikerketara bideratuak (Soziologia, Zientzia Politikoak, Antropologia…) edo pertsonen kudeaketarekin lotutako ikasketak (Lan Harremanak, Giza Baliabideak, Psikologia…). Arlo horietako formazio osagarria eta esperientzia baloratuko da.
  • Excel, Access eta datu-oinarrien kudeaketarako programen ezagutza. SPSS edo azterketa estatistikoarekin lotutako programen ezagutza baloratuko da.
  • Euskara eta gaztelania maila altua. Ingelesa edota frantsesa ezagutzea baloratuko da.
  • Gidabaimena eta ingurutik mugitzeko prestutasuna.
  • Balio kooperatiboekin bat egitea (erantzukizun pertsonala eta soziala, ekitatea, gizartearekiko konpromisoa), sormena, ekimena, polibalentzia.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Siadeco

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuak CVa eguneratua bidali, mesedez, siadeco@siadeco.eus helbidera eta harremanetan jarriko gara

Siadeco

Data: 2026-Mar-16
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Api-12

Enpresaren izena: Siadeco

Ez dago hautagairik