AEK - KORRIKA

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

AEK-k pertsona bat xerkatzen du :

Korrika lantaldean aritzeko :

Kulturala eta komunikazio lanetan aritzeko

Baldintzak :

  • 2025eko irailaren 1ean hasteko kontratu mugatuan 2026ko apirila arte:

    • Irailean denbora erdiz, urritik martxora denbora osoz eta apirilean denbora erdiz.

  • Lehentasunez Baionako egoitzatik lan egin beharko da.

  • Gida baimena beharrezkoa da.

 

Lanpostua :

  • Kulturala :

    • Bekadun irabazlearen ekitaldia iparraldean antolatu

    • Gau eskolak Korrika kulturala antolatzen lagundu

    • Moda desfilea antolatu

    • Korrika ttikiak koordinatu

       

  • Komunikazioa

    • Agenda kulturala hedatu

    • Iparraldeko eta nazio mailako hedabideekin harremanetan jarri eta lan egin

    • Prentsa oharrak eta deialdiak frantsesera itzuli eta hedatu

    • Lasterketa garaian egin beharreko komunikazio lanetan lagundu

    • Hegoaldeko AEKko komunikazio taldearekin lan egin eta bilkurak segitu

       

  • Korrika ekipako bilkuretan parte hartu

  • Korrika batzorde nazionalean parte hartu

 

Baldintzak

  • Euskaraz : EGA maila hobetsia

  • Frantsesez : maila ona

  • AEKren helburuak, baloreak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu

  • Informatikako ezagutzak : Openoffice, datu basea (formakuntza eskainia), posta elektronikoa eta internet

  • Sare sozialen erabilera menperatu

  • Proiektuen kudeatzeko gaitasuna eta antolaketa gaitasuna

  • Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna

 

Laburpena

Lekua: Baiona

Enpresa: AEK IPARRALDE

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kandidaturak (CV eta motibazio gutuna) 2025eko ekainaren 17a baino lehen helarazi behar dira AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA edo iparraldea@aek.eus helbidera idatziz.

Xehetasun gehiagorentzat - AEK-ra deitu 05 59 25 76 09