Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA BANATZAILE BILA DAGO!
Aiaraldea Ekintzen Faktoria banatzaile lanetan ibiliko den pertsona baten bila dago. Lan deialdi honetan interesa duten pertsonek maiatzaren 26a (asteartea) baino lehen bidali beharko dute curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.
Lan deialdiko kronologia:
-
Maiatzak 14: Lan deialdiaren zabalpena.
-
Maiatzak 26: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
-
Maiatzak 27-29: Jasotako hautagaitzen azterketa.
-
Maiatzak 29: Elkarrizketak
-
Ekainak 3: Laneratzea
Banatzaileak eskualde osotik AIARALDEA HEMEN hamabostekaria eta bestelako herri aldizkari eta euskarri puntual batzuk banatu beharko ditu.