Kazetaria Arabako ALEA komunikazio taldean

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Kazetari bila gabiltza Arabako ALEA komunikazio taldean.

Funtzio nagusiak:

  • Erredaktore lanak ALEA aldizkarirako zein alea.eus webgunerako
  • Gaurkotasunaren jarraipena egitea
  • Gai propioak bilatu eta lantzea
  • Ikus-entzunezkoak sortzea
  • Kolaboratzaile sarearen kudeaketan laguntzea

Eskaintza

  • Lanaldi osoa, 40 ordu astean
  • Iraupen luzeko kontratua
  • Ordutegi malgua
  • Soldata lehiakorra
  • Bulegoa Gasteiz erdigunean
  • Etxetik lan egiteko aukera

Baldintzak

Ezinbesteko baldintzak

  • Kazetaritza, komunikazioa, filologia edo pareko unibertsitate ikasketak izatea edota kazetari gisa esperientzia izatea.
  • Euskara EGA edo baliokidea
  • Erredakzio lanetarako gaitasun altua
  • Araban bizi eta lurraldea ondo ezagutzea

Kontutan hartuko dira

  • Sektorean esperientzia izatea
  • Ikus-entzunezko edukien ekoizpen ezagutza
  • Sare sozialen kudeaketa
  • Diseinu eta maketazio tresnen erabilera
  • Lantaldean aritzeko gaitasuna
  • Jarrera proaktiboa (gaiak proposatzea eta euskarri zein formatu ezberdinak lantzea)
  • Berehala hasteko prestutasuna

Laburpena

Enpresa: Arabako Alea Komunikazio Taldea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua

  • Bidali CVa martxoaren 31 baino lehen
  • Elkarrizketa eta hautaketa proba presentziala
  • Lanean berehala hasteko aukera