GASTEIZKO IKA EUSKALTEGIAN IRAKASLE

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Gure euskaltegian lan egin nahi duzu?

35 urtetik gorako elkartea gara. Gaur egun, 80 lagun inguruko lan-taldea osatzen dugu: hasi hamarkadatako esperientziadunetatik eta atzo goizean sartu berrietara. Lan ere askotariko eremuetan egiten dugu: euskaltegiko ohiko taldeetan, Gasteizko Udalaren guraso eta adinekoentzako taldeen euskalduntzean, administrazioen formakuntza eta trebakuntzan, enpresetan erabilera bultzatzen, etc.

Hiru zentro ditugu Gasteizen, eta hirurak erdigunetik gertu. Beraz, lana Gasteizen egiten dugu, batez ere.

Lan-baldintzak egokiak dira eta soldata duina: gaur egun, jardunaldi osoko lanarekin, 2.000 euro inguruko soldata gordina jasotzen dugu.

Hizkuntza-irakasle izateko glotodidaktika ikastaroak ere antolatzen ditugu.

Edozein galdera edo eskaera baduzu, edo testu honekin konbentzitu bazaitugu, idatzi beheko formulariora edo didaktika@ika.eus helbidera.

Baldintzak

Unibertsitateko lizentziatura, diplomatura edota gradua edukitzea.

Euskarazko C1 edota C2 titulua edukitzea.

Laburpena

Enpresa: Ardatz

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali curriculuma didaktika@ika.eus helbidera.