Euskaltegiko irakasle lan poltsa

Deskribapena

Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa

Eskaintzaren deskribapena:

Deialdi honen xedea da lan poltsa handitzeko hautaketa-probak deitzea, Euskaltegiko irakasleei dagozkien lanpostuetan aldi baterako zerbitzuak emateko beharrei erantzuteko.

Izena emateko: https://www.arrasate.eus/eu/baz-tramiteak/lan-eskaintzak/1426

 

Baldintzak

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, hauek bete behar dira:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak gauzatu eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatukoa izatea (5/2015 Legearen testu bateratuak, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuarena, 57. artikuluan xedatutakoaren arabera). Edo bestela, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontide izatea– beti ere, legez bananduta ez badaude- edo beren ondorengo izatea – 21 urtetik beherako adinekoa bada edo zaharragoa izan arren, menpekotasunean biziz gero.

b) Gutxienez hamasei urte izatea eta gehienez ere nahitaezko erretiroaren adina.

c) Titulazio akademiko hauetako baten jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Ingeniaritza teknikoa, Unibertsitate Diplomatura edo Gradua, Arkitektura teknikoa / Maisu-Maistra. Halaber, onartu egingo dira 1984ko ekainaren 22ko HABEren Zuzendari Orokorraren Ebazpenean araututakoaren arabera homologaturiko irakaslegaiak.

Atzerriko titulazioren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena, aplikatzearen kalterik gabe.

e) Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana diziplina espediente bidez, ezta ere, gaitasun barik utzi izana funtzio publikoak betetzeko.

f) Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.

g) Arrasateko Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako hautaketa-prozesuetan parte hartzeagatiko tasa ordaindu izana.

Tasa (5,00 euro) ordaintzeari dagokionez, transferentzia bidez edo izena emateko aplikazioak emandako bideari jarraituz egingo da, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Transferentzia egiterakoan derrigorrez adierazi beharko dira espediente-zenbakia eta deialdian parte hartuko duenaren NAN zenbakia; eta kontu korronte honetan egin beharko da:

KUTXABANK ES88 2095 4408 5710 7636 6888

Diru sarreraren ziurtagiria izena ematearekin batera aurkeztuko da. Ez da onartuko epez kanpo ordaintzea.

Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude: DSBE edo GLL jasotzen dutenak.

Enplegu zerbitzuetan gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna duten enplegu eskatzaile gisa agertzen diren langabeek %50eko hobaria izango dute, hau da, tasa 2,50 eurokoa izango da, deialdiaren data kontuan izanik.

h) Euskarazko 4. HE. maila izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzekoa den 297/2010 Dekretuan, azaroaren 9koan zehazten den edozein titulurekin. Aipaturiko dekretuaren 3.4. artikuluan ezarritako medioetako edozein balia dezakete, eta horretarako konbalidatuak geratzen dira bertan aipatzen diren euskarako ziurtagiri eta tituluak. Era berean, onartu egingo dira 4. HE. egiaztatzetik salbuetsita dauden pertsonak Eusko Jaurlaritzaren 47/2012 Dekretuaren I eranskinaren arabera.

i) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria izatea, zeinak egiaztatzen duen interesduna ez dela kondenatua izan, lege organikoan ezarritakoaren arabera.

Hautagaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte, bateraezintasun baldintza izan ezik, jasoa dagoena f) hizkian, izendapena egiten den egunean bete beharko baitu, aukeratua izanez gero.

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: Arrasateko Udala

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko: https://www.arrasate.eus/eu/baz-tramiteak/lan-eskaintzak/1426

Parte hartu nahi dutenek honako hauek bete beharko dituzte: 1) eskabide ereduaren atal guztiak betetzea, 2) epearen barruan aurkeztea eskaera eta horrekin batera 3) langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik dagokion tasa ordainduta izanaren ziurtagiria aurkeztea.

4.1.- ESKARIAK NON ETA NOLA AURKEZTU: Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak, ondorengo eratakoren batean aurkeztuko dira :

4.1.1.-Udaleko erregistro orokorrean (Iturriotz kalea 21).

4.1.2.-Udal webgune bidez (www.arrasate.eus/ herritarren ataria).

4.1.3.- 39/2015 legeak – Administrazio publikoen prozedura amankomun legeak- 16.4 artikuluan ezarri moduan.

Arrasateko Udalak zuzenean egiaztatuko ditu instantzian zerrendatutako datuak; beraz, instantzia hori beteta baino ez da aurkeztu beharko. Hautagaiek ofiziozko kontsultaren aurka daudela adierazten badute, eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute dokumentazio guztia.

4.2.- EPEA: 3 egun baliodun, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

4.3.- ADIERAZPEN ESPRESUA: Eskabidean adierazi beharko da deialdiaren oinarri-arauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen direla. Horretarako sinatutako adierazpena egin beharko da.

4.4.- DESGAITASUNA DUTENEN KASUAN: Ezintasunen bat daukaten lehiakideek hala adierazi beharko dute eskaeran, dagokion laukia markatuz. Era berean, beharrezko balute denbora edo baliabideak egokitzea probak egin ahal izateko, hala adierazi beharko dute. Lehiakideak hauek aurkeztu beharko ditu, batetik, ezintasuna jasotzen duen egiaztagiri ofiziala eta, bestetik, egin beharreko egokitzapenen inguruko txostena. Agiri horiek onartuen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik aurkeztu beharko ditu, epaimahaiak denbora izan dezan egin beharreko egokitzapenak egiteko. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duenak 4. artikuluan zehaztutakoek. Bestela esanda, administrazioan horretarako eskumena daukan organoak 100eko 33ko elbarritasuna edo handiagoa aitortu dieten pertsonak dira ezinduak edo elbarriak.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Izena emateko: https://www.arrasate.eus/eu/baz-tramiteak/lan-eskaintzak/1426

Parte hartu nahi dutenek honako hauek bete beharko dituzte: 1) eskabide ereduaren atal guztiak betetzea, 2) epearen barruan aurkeztea eskaera eta horrekin batera 3) langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik dagokion tasa ordainduta izanaren ziurtagiria aurkeztea.

4.1.- ESKARIAK NON ETA NOLA AURKEZTU: Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak, ondorengo eratakoren batean aurkeztuko dira :

4.1.1.-Udaleko erregistro orokorrean (Iturriotz kalea 21).

4.1.2.-Udal webgune bidez (www.arrasate.eus/ herritarren ataria).

4.1.3.- 39/2015 legeak – Administrazio publikoen prozedura amankomun legeak- 16.4 artikuluan ezarri moduan.

Arrasateko Udalak zuzenean egiaztatuko ditu instantzian zerrendatutako datuak; beraz, instantzia hori beteta baino ez da aurkeztu beharko. Hautagaiek ofiziozko kontsultaren aurka daudela adierazten badute, eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute dokumentazio guztia.

4.2.- EPEA: 3 egun baliodun, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

4.3.- ADIERAZPEN ESPRESUA: Eskabidean adierazi beharko da deialdiaren oinarri-arauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen direla. Horretarako sinatutako adierazpena egin beharko da.

4.4.- DESGAITASUNA DUTENEN KASUAN: Ezintasunen bat daukaten lehiakideek hala adierazi beharko dute eskaeran, dagokion laukia markatuz. Era berean, beharrezko balute denbora edo baliabideak egokitzea probak egin ahal izateko, hala adierazi beharko dute. Lehiakideak hauek aurkeztu beharko ditu, batetik, ezintasuna jasotzen duen egiaztagiri ofiziala eta, bestetik, egin beharreko egokitzapenen inguruko txostena. Agiri horiek onartuen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik aurkeztu beharko ditu, epaimahaiak denbora izan dezan egin beharreko egokitzapenak egiteko. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duenak 4. artikuluan zehaztutakoek. Bestela esanda, administrazioan horretarako eskumena daukan organoak 100eko 33ko elbarritasuna edo handiagoa aitortu dieten pertsonak dira ezinduak edo elbarriak.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Arrasateko Udala

Data: 2026-Urr-06
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Arrasate

Eskaintza noizarte:
2026-Urr-08

Enpresaren izena: Arrasateko Udala

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa