Proiektu ezberdinak kudeatzeko lan postua da eskaintzen duguna. Baita proiektu berriak sortu eta garatzeko ere. Batez ere, alderdi pedagogikoaren lanketa eskatuko da, baina bestelakoak egin beharra ere gerta liteke.
Baldintzak
Pedagogian graduatua izatea.
Baloratuko dira:
Lan taldean lan egiten jakitea.
Euskara maila: gutxienez C1 edukitzea.
Irakurtzeko eta idazteko erraztasuna izatea.
Pertsona irekia izatea.
Erabakiak hartzeko zailtasunik ez izatea.
Kreatibitatea.
Laburpena
Lekua: Usurbil Gipuzkoa
Enpresa: Asmoz Fundazioa
Soldata:
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Lanaldia osoa edo partziala izan daiteke, interesatuak duen disponibilitatearen arabera eta enpresak duen lan kargaren arabera. Egun batzuetan etxetik lan egiteko aukera egongo da.
Interesa duenak bidali kurrikuluma nagore@asmoz.org helbidera.