Bai Euskarari Elkarteak TEKNIKARI bat behar du Gernikan

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiria Gernikako hainbat entitateetan ezagutzera emateko pertsona bat behar da.
 
Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
 
  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta gaztelera ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira (ez da ezinbestekoa).
  • Inguruan bizitzea baloratuko da.

Baldintzak

Lan baldintzak, berriz, honakoak dira:
 
  • Lanaldi erdiko lanpostua da, ordutegi malgua.
  • Lana irailaren 22tik urriak 3ra burutuko da.

Laburpena

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, irailaren 15aren aurretik.
Lan-poltsa osatuko da.
 

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2025-Ira-03

Eskaintza noizarte:
2025-Ira-15

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

12 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa