Bai Euskarari Elkarteak TEKNIKARI bat behar du GIPUZKOAN aritzeko

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Gipuzkoa eta Nafarroako enpresa eta era guztietako entitateen artean ebaluazioak egiteko pertsona bat behar dugu.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta gaztelera ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

 

Baldintzak

 

Lan baldintzak, berriz, honakoak dira:

  • Lanaldi erdiko lanpostua da, ordutegia malgua.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
  • Hiru hilabeteko lana.

 

Laburpena

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, otsailaren 21aren aurretik.

Lan-poltsa osatuko da.

 

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2025-Ots-10

Eskaintza noizarte:
2025-Ots-21

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

15 izen emate
Gurekin lan egin nahi duzu?
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa