Bai Euskarari Elkarteak TEKNIKARIA behar du BIZKAIAN aritzeko

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Bizkaiko enpresa eta era guztietako entitateen artean ebaluazioak egiteko pertsona bat behar dugu.
 
Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
 
  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta gaztelera ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Baldintzak

  • Lanaldi erdiko lanpostua da, ordutegia malgua.
  • Lanean hastea urrian izango da.
  • Hilabete eta erdiko lana.
 

Laburpena

Lekua: Bizkaia

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

·  Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, urriaren 13aren aurretik.

·  Lan-poltsa osatuko da.

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2025-Urr-03
Herrialdea: Bizkaia

Eskaintza noizarte:
2025-Urr-13

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

16 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa