Bai Euskarari Elkarteak TEKNIKARIA behar du Gipuzkoan

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Gipuzkoako enpresa eta era guztietako entitateen artean jarraipena egiteko pertsona behar dugu.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta gaztelera ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Baldintzak

Lan baldintzak, berriz, honakoak dira:

  • Jornada erdiko edo ordukako lanpostua da.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
  • Lanaren iraupena: 3 hilabete.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, martxoaren 15aren aurretik.
  • Lan-poltsa osatuko da.