Bai Euskarari Elkarteak TEKNIKARIA behar du Gipuzkoarako

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresa eta era guztietako entitateen segimendua egiteko pertsona bat behar dugu.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, dinamikoa.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Euskara eta gaztelera ongi menperatzea.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.
  • Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietakoren batean erroldatua egotea baloratuko da.
  • Lanbiden altan egotea baloratuko da.

Baldintzak

Lan baldintzak, berriz, honakoak dira:

  • Lanaldi erdiko lanpostua da.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.
  • Lau hilabeteko lana izango da.

Laburpena

Lekua: Gipuzkoa

Enpresa: Bai Euskarari Elkartea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

  • Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak bertara igo beharko dira, martxoaren 5aren aurretik.
  • Lan-poltsa osatuko da.

Bai Euskarari Elkartea

Data: 2021-Ots-17
Herrialdea: Gipuzkoa

Eskaintza noizarte:
2021-Mar-05

Enpresaren izena: Bai Euskarari Elkartea

46 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa