Kudeatzailea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Biziola Kooperatibak kudeaketa eta jarraipen ekonomikorako pertsona behar du, ondorengo zereginetarako:
 
Biziolaren eguneroko jarduerari lotutako kudeaketa ekonomikoa: fakturen ordainketa, altxortegiaren kudeaketa, BEZa, urteko itxierak, nominen ordainketa, etab.
 
Diru-laguntzen kudeaketa administratiboa egiteko gaitasuna (aurrekontuak eta zuriketa ekonomikoak).
 
Jarraipen ekonomiko egoki bat egiteko gaitasuna: aurrekontuak, aurrikuspen ekonomikoak, altxortegiaren jarraipena.
 
Proiektuaren kudeaketa ekonomiko eraginkorra bermatzeko proposamenak egiteko gaitasuna (kudeaketa eta jarraipena hobetzeko tresnak, etab.)
 
ESKATZEN DA
 
- Aipatutako zereginei erantzuteko gaitasuna.
 
Talde lanean aritzeko jarrera.
 
Berrikuntzarako eta etengabeko ikaskuntzarako motibazioa.
 
Proiektuaren beharretara egokitzeko malgutasuna.
 
- 2025/12/01-tik aurrera lanean hasteko prestutasuna.
 
ESKAINTZEN DA
 
Urtebeteko probaldia, kooperatibako langile bazkide izateko aukerarekin. Sei hilabetera ibilbidearen balorazioa egingo da.
 
- Jardunaldi osoko lana.
 
Egunean 7 orduko lanaldia (urtean 1535 ordu).
 
2137.56€ soldata gordina (12 paga).
 
BALORATUKO DA
 
- Biziolarekiko atxikimendua.
 
Goierrikoa izatea.
 
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta kooperatibagintzan ezagutza.

 

Laburpena

Lekua: Lazkao Gipuzkoa

Enpresa: Biziola koop.

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 25.000-30.000

Biziola koop.

Data: 2025-Aza-04
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Goierri
Udalerria: Lazkao

Eskaintza noizarte:
2025-Aza-15

Enpresaren izena: Biziola koop.

7 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa