Arloa: Ostalaritza / Turismoa
Eskaintzaren deskribapena:
Jangelako buruorde gisa arituko den pertsona baten bila gabiltza gure lan-taldera batzeko.
Casa Cámara jatetxea, Pasai Donibaneko portuan dago. 1884an sortu zen, belaunaldiz belaunaldi igaro da, eta gaur egun bere esentzia klasikoari eusten dio. Sukaldaritza euskal errezeta-liburu tradizionalean oinarritzen da, itsasoko jakiekin, zerbitzu arina eta protokoloarekin.
Lidergorako, talde-lanerako, beharrak eta arazoak atzemateko, erabakiak hartzeko eta ekimena izateko gaitasuna duen pertsona behar dugu. Jatetxeko jangelako erantzukizunak zuzendu eta betetzea.
Jangelako burua ez dagoenean, zerbitzua eta taldea planifikatu, zuzendu eta kudeatzeaz arduratzen da.
Eginkizun nagusiak:
. Jangelako buruari laguntzea bere eginkizunetan.
. Bezero-arreta.
. Fakturazioa.
. Eskaerak.
Helburuak:
. Sukaldeko burua ez dagoenean, jangela eta bere taldea kudeatzeko baldintzak betetzea.
. Jatetxearen irudia indartu eta sustatzen laguntzea.
. Hobetzeko proiektuak eta proposamenak egitea.