Arloa: Elkarteak / Aisialdia
Eskaintzaren deskribapena:
EUSKARALDIRAKO ETA ERMUAN BAGARARAKO KOORDINATZAILEA BEHAR DA ERMUAN
EPEA: Urtarrilaren 15etik Ekainaren 15era
ZEREGINAK: Euskaraldiaeta Ermuan Bagara ekimenen baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izangu ditu, besteak beste:
-Ermuko eragileei eta herritarrei bi ekimenak aurkeztu eta prestakuntza eskaini.
-Herri batzordeak ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatu eta dinamizatzea.
-Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatzea.
-Entitateen lanketa planifikatu eta garatzea.
-Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatzea.
-Herritarren eta entitateen izen ematea antolatzea.
-Balorazio eta aurrera begirako urratsak adostea herriko euskaltzaleekin.
-Ekimenaren aurrekontua kudeatzea.
-Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatzea. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egotea.