Administrari Orokorra

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (aurrerantzean EHI) administrazio-lanetan aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du, aldi baterako ordezkapen bat egiteko.

Eginkizunak

  • Kontabilitate-administrazioa: Bezeroen fakturak egin eta bidaltzea, hornitzaileen fakturak jaso eta idazpenak egitea. Beste kontabilitate idazpenak erregistratzea. Bankuko kontziliazioa bideratzea. Kontabilitateari lotutako txostenak kudeatzea.
  • Zergen prestaketa: Zergen ereduen zirriborroak edo likidazioak prestatzea.
  • Administrari-laborala: Hileko nominak kalkulatu, prestatu eta gizarte segurantzako izapideak egitea. Kontratu kudeaketa, altak eta bajak burutzea.
  • Dirulaguntzen urteroko kudeaketa: Urtero egiten diren dirulaguntzen deialdiak irakurri eta eskaerak bideratzea. Erakunde deitzaileen harreman zuzena izan. Eta dirulaguntza berrien aukerak arakatzea.

Eskakizunak

  • Administrazioan, Finantzetan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (EAZ/ADE), Zuzenbidean edo antzeko eremuetan goi-mailako ikasketak izatea.
  • Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez).
  • Ofimatika tresnen eta administrazio elektronikoaren ezagutza aurreratua.

Kontuan hartuko dira:

  • Aipatutako administrazio lanetan eskarmentua izatea.
  • Dirulaguntza publikoen kudeaketan eta justifikazioan eskarmentua izatea (bereziki hezkuntza edo aisialdi arloan).
  • Europako funtsen edo proiektuen kudeaketan ezagutzak izatea.
  • Antolakuntzarako, xehetasunekiko arretarako eta talde-lanerako trebetasuna.
  • Komunikaziorako eta gizarte-harremanetarako gaitasuna (barne zein kanpo-harremanak kudeatzeko).
  • Talde-dinamizaziorako eta gizarte-harremanetarako trebetasuna izatea.
  • Ikastolen proiektua eta egitura ezagutzea.
  • Euskalgintzan eskarmentua izatea.
  • Ikastolen proiektua ezagutzea.

Baldintzak

  • Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmenaren araberako lan-baldintzak.
  • Lantokia: Donostia.
  • Eskaintzen da:
    • Aldi baterako kontratua, gaixotasun-ordezkatze baterako (titularra itzuli bitartean).
    • %50eko lanaldia
    • Lantalde dinamiko eta profesional batean aritzeko aukera.
  • Curriculum-ak bidaltzeko helbidea: ehi@ikastolak.eus

 

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Data: 2026-Ira-19
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Ira-30

Enpresaren izena: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa