Euskaraldiaren dinamizatzailea Astigarragan 2024-2025

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lan jardun moldakorra duen lanpostua estali nahi da, Astigarragan Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. Urtarrilaren 7tik ekainaren 13ra egunean 4 ordutako jarduna izango da. Astigarragako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

 

Baldintzak

Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 13a izango da. Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Astigarraga eta eskualdea ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
  • Gidabaimena eta autoa izatea baloratuko da.

 

Laburpena

Lekua: Astigarraga Gipuzkoa

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 13a izango da.

Curriculumak Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako helbide elektronikora bidali ahalko dira:

jon@topagunea.eus

 

 

Euskaltzaleen Topagunea

Data: 2024-Urr-03
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Astigarraga

Eskaintza noizarte:
2024-Abe-08

Enpresaren izena: Euskaltzaleen Topagunea

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa